Gaztelania | Euskara
Azken urte hauetan emakume eta gizonen arteko berdintasun eraginkorrerantz egindako bidean asko aurreratu da, nahiz eta oraindik bide luzea dago gauzatzeke. Dena den, oraindik bide luzea egin behar da. Zallako udalerria beharraren jakitun da eta berehalako helburutzat du emakumeen eta LGTBI+ taldearen egoerari erreparatuz, egitura aldatzeko lanean aritzea. Balioak, jarrerak eta pentsamoldeak eraberritu eta, bide batez, gizarte-egitura desberdinak alda daitezen, Zallako Udalak herritarren artean berdintasunaren kultura eta emakumeenganako indarkeriarik eza sustatzeko jarduera eta ekimen ezberdinak bultzatzen ditu. Horretarako, udalerriko V. Berdintasun Plana ildo horretatik urrats garrantzitsua izatea espero da.
Zallako Udalak, aginte publikoa den heinean, udalerriko emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorraren alde lanean jarduteko konpromisoa onartzen du. Sail honen helburua emakume eta gizonen arteko harremanak eraldatzea da. Horretarako, batetik, elkarren artean desberdinkeriaren eta diskriminazioaren egoerak zuzendu eta orekatzeko eta, bestetik, berdintasunezko gizarte-eredua bermatzeko, programak, planak eta proiektuak bultzatzen dira.
NON DAGO? Berdintasun Saila honako hauetan aurki daiteke: Trenbide Etorbidea, 2 Tel.: 607.26.22.80 Helbide elektronikoa: berdintasuna@zalla.eus |