Zerbitzuak‎ > ‎Berdintasuna‎ > ‎

05. Berdintasun Kontseilua

Gaztelania | Euskara

Zallako Udalak Berdintasun Kontseilua onartu du 2019ko azaroaren 6ko ohiko osoko bilkuran. Horrela, Berdintasun Kontseilua aholkularitza- eta partaidetza-organoa izango da udal-sailentzat, eta udalerrian berdintasunaren arloan interesa duten elkarte-taldeak izango ditu; emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko baterako lana.

Berdintasun Kontseiluak politika publikoetan emakumeen parte- hartzea areagotzeko balio beharko du. Horrez gain, emakumeak ahalduntzeko tresna izango da.

Mahaikideek herriaren beharrak eta proposamenak eramango dituzte kontseilura, aztertu eta kontuan har daitezen; bestalde, Udalak berdintasunari buruzko proposamenak ere eramango ditu. Gainera, emakumeen ahalduntzea eta autonomia sustatuko ditu, eta erabakiak hartzeko guneetan emakumeen parte-hartzea errazteko bide bat eskainiko du.

Gainera, Berdintasun Kontseiluan parte hartzen ez duten pertsonek edo taldeek egindako proposamenak edo ekimenak bilduko ditu kontseiluak. Era berean, helarazten dizkioten jarrera diskriminatzaileen salaketak jasoko ditu, eta horiek izapidetzeko eskumena duten organoen esku utziko ditu, baldin eta salatutako jarrerek berdintasunaren oinarria hausten badute edo emakumeentzat iraingarriak badira eta behar bezala oinarrituta badaude.



Honako hauek izan daitezke Zallako Berdintasun Kontseiluko eskubide osoko kideak: alkatea; arloko arduradun politikoa; arloko teknikaria; jarduera-eremua Zallan duten emakumeen elkarte-taldeak, berdintasunekoak eta/edo feministak; feminismoan eta berdintasunean interesa duten kirol- edo kultura-taldeak edo berdintasunaren aldeko jarduerak egiten dituzten eta berdintasunari buruzko interesa duten banakako emakumeak; ikastetxeak eta hezkuntza-zentroak; helduentzako hezkuntza-zentroak; udalerriko osasun-zentroa; ekitatearen eta berdintasunaren alde lan egiten duten Zallako gizarte-erakundeak eta Udalean ordezkaritza duten talde politikoen ordezkariak.

Aurreko artikuluan aipatutako erakunde edo taldeek, Berdintasunerako eta Berdintasunaren aldeko Emakumeen Kontseiluan sartu nahi badute, idatziz bidali beharko diote eskaera mahaiko buruari.


Araudia:www.zalla.eus/servicios/igualdad/documentación


"Emakumeak aktiboki parte hartu ezean eta erabakiak hartzeko prozesuaren maila guztietan emakumearen ikuspuntua txertatu ezean, ezingo dira berdintasunaren, garapenaren eta bakearen helburuak lortu". "Gobernuz kanpoko erakundeen eta herri-oinarriko erakundeen bidez, emakumeek beren interesak eta kezkak adierazi ahal izan dituzte, eta emakumeei buruzko gaiak sartu ahal izan dituzte programa nazionaletan, eskualdekoetan eta nazioartekoetan". "Erabakiak hartzeko orduan berdintasuna funtsezkoa da emakumearen eginkizuna indartzeko". Beijingeko adierazpena, Emakumeari buruzko Nazio Batuen IV. Mundu Konferentzia, 1995.

- Berdintasun Kontseiluaren behin betiko onespena(2020ko urtarrilaren 23ko BAO)

- UOAren aldaketa


Atxikimendua

Berdintasun Kontseilura atxikitzeko eskaerak udaletxeko beheko solairuko herritarrentzako arreta-zerbitzura bidal daitezke 8:00etatik 15:00etara, Arangunera 17:00etatik 20:00etara, modu telematikoan www.zalla.eus udal webgunean edo sac@zalla.eus helbide elektronikora idatzita.

Kontsultak

Berdintasun Kontseiluak beteko duen helburu nagusia emakumeek bizitza publikoan parte har dezaten sustatzea izango da. Horretarako, herritarrek helarazten dizkieten behar eta proposamen guztiak bilduko ditu, eta udaletxera eramango ditu. Bertan aztertuko dira, udalerriaren kudeaketan kontuan har daitezen.

Bide beretik joango dira Zallako bizilagunek emakumeak diskriminatzen dituzten egoerak salatzen dituzten kasuak. Behin horiek Berdintasun Kontseilura iritsita, organo horrek eskumena duten erakundeei helaraziko dizkie, izapidetu ditzaten. Gainera, emakumeen ahalduntzea eta autonomia sustatuko ditu.

Beharrak, proposamenak eta/edo salaketak Berdintasun Kontseilura bidaltzeko, posta elektronikora idatzi ahal izango da: berdintasuna@zalla.eus