Zerbitzuak‎ > ‎Berdintasuna‎ > ‎

02. Ekintzak

Gaztelania | Euskara
Zallako Udalak, Berdintasun Sailaren bitartez, ekintza desberdinak garatzen ditu genero-desberdinkeriaren eta -diskriminazioaren egoerak zuzentzeko. 

Ildo horri eutsiz, 2019ko azaroaren 6an ohiko osoko bilkuran Berdintasun Kontseilua sortzea onetsi zen. Organo aholkulari eta parte-hartzailea izan nahi du udal-sailentzat eta udalerrian berdintasunaren arloan lanean diharduten elkarte interesdunentzat. Besteak beste, honako hauek dira horiek: ikastetxeak, helduentzako hezkuntza-zentroak, udalerriko osasun-zentroa edo Zallan zuzentasun nahiz berdintasunaren alde jardunean aritzen diren gizarte-erakundeak. Berdintasun Kontseilua politika publikoetan emakumeen partaidetza areagotzeko erabiliko da. Eta, era berean, emakumeak ahalduntzeko tresna bihurtuko da.

Horrez gain, Berdintasun Sailak bestelako ekintzak garatzen ditu, besteak beste, hurrengo hauek: 

Prestakuntza
Urtean zehar prestakuntza-tailer eta -ekintzak programatzen dira arlo desberdinetan: teknologia berriak, erantzunkidetasuna, Gizonduz, etab. Helburuak ere anitzak izan ohi dira eta berdintasuna oinarritzat hartuta, herritarren interesekiko kultura- eta aisialdi-eskaintza egokia ematetik hasten da.

Bestalde, ikastetxeetan hasita, haurrekin hezkidetza lantzen da, orain barneratzen zaizkien balioak eta rolak beren bizi helduan eta etorkizuneko gizartean gidaritzat joko baitituzte.

Halaber, berdintasunaren aldeko lanean, Zallako gizonekin ere aritu behar da, harreman berdinagoak eta osasuntsuagoak garatzeko. Horren adibide bat da gizonentzako sukaldaritza-tailerra abian jartzea. Sukaldaritza tradizionala garatzeaz gain, harremanak, emakumeen aurkako indarkeria-kasuak eta genero-diskriminazioaren bestelako kasuak lantzen dira. Halaber, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde gizonen kontzientziazio, parte-hartze eta inplikazio handiagoa sustatzeko ekintzak bultzatzen dira.

Berdintasun Planak Udaleko sail guztiak nahastea du helburu eta, ondorioz, zeharkakotasunarekiko leial ageri da. Xede horrez, udal-langileak eta politikariak berdintasunaren arloan prestatuko ditu. 

Udalaren barne egituran egiazko berdintasuna bultzatzera bideratutako neurriez gain, COVID-19 epidemiarengatik konfinamendu-garaian hainbat eremutan (sexismoa, emakumeen aurkako indarkeria eta ziberjazarpena) jarraibideak prebenitzeko ekintzak kontuan hartu dira. Ildo horri jarraiki, telematikoki segurtasun informatikoaren tailerrak abian jarri dira. 


Sentsibilizazioa
Urtero, data zehatzetan, berdintasunaren gaian sentsibilizazio-programak garatzen dira, herritar guztiek parte hartzeko. 

Otsailak 11: Zientzian Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna.
Martxoak 8: Emakumearen Nazioarteko Eguna.
Maiatzak 17: Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Eguna. 
Ekainak 28: LGTB+ Nazioarteko Eguna.
Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna
Azaroak 25: Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna.  


Kanpainak:
    Martxoaren 8a aldarrikapenerako eguna da. Hala, Berdintasun Sailak, emakumeen elkarte, ikastetxe, HHI eta abarrekin batera, ekitaldiak prestatzen ditu, hala nola manifestuaren irakurketa instituzionala, bideoforuma, emakumeen autodefentsarako ikastaroak, erakusketak, prestakuntza-hitzaldiak eta -jardunaldiak, liburutegian liburuen gomendioa, Umetekan ipuinen kontaketa…
    • Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeria Deuseztatzeko Nazioarteko Eguna edo Genero Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna egiten da eta Zallako Udaleko Berdintasun Sailak astean zehar jarduerak programatzen ditu: genero-indarkeriaren aurkako manifestua irakurtzea, emakumeenganako indarkeria arbuiatzeko kontzentrazio isila, ikastetxeetako haurrentzako antzezlana, bideoforuma emakumeen elkarteekin eta, orokorrean, herritarrekin hausnarketa egiteko, hitzaldiak, ibilaldiak, etab. 

Lehiaketak:
Gainera, Berdintasun Saila gazteen artean indarkeria sexista prebenitzeko Beldur Barik programara batzen da. 2009. urtean sortu zen berdintasunaren alde Euskadiko udalerrien Berdinsarea izenekoaren esparruan eta Zallako Udala kide da. Ekimena Emakundek antolatzen du eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babesten dute, EUDELekin batera. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) eta EITBk lankidetzan jarduten dute.

2019. urtean Zallako gutxi gorabehera 80 gaztek, 12 eta 26 urte bitartean, Beldur Barik Jarrera! jarrera-lehiaketaren 10. edizioan parte hartu zuten, bai Bizkaian, baita Zallako tokiko lehiaketan ere. Lehiaketak hurrengo helburu hau du: gaur egun dagoen genero-desberdinkeriaren egoerei neska-mutikoek nola aurre egiten dieten erakusten duten mota guztietako adierazpen artistikoak aintzatestea, balioestea eta sustatzea, betiere errespetuan, berdintasunean, askatasunean eta autonomian, erantzunkidetasunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jarreren eta jokabideen bidez.



ERAGILEEN PARTAIDETZA:
Jai-eremuetan eraso sexisten aurkako jarduera-protokoloa egiteko orduan, Berdintasun Sailarekin eragile desberdinek esku hartu dute. Helburu horrekin, udalerriko tabernei eta ostalaritza-lokalei, baita jai-batzordeari ere, nahasi zaie. 
Jai-eremuetan eraso sexistak prebenitu eta arreta emateko protokoloa: Dokumentu horrek talde politiko guztien eta udalerrian emakumeek parte hartzen duten elkarteen ibilbidea izan nahi du.

SENTSIBILIZAZIOA
    • SALTOKIENTZAKO KANPAINA: Saltokiak kanpainari batu zaizkio genero-indarkeriaren biktimei arreta emateko puntu seguruak izate aldera. Ildo horri eutsiz, puntu lilak ipini dituzte eta prebentzio-protokoloari erreparatu diote. Gainera, zenbait hizkuntzatan informazio-liburuxkak banatu dituzte arretarako telefonoarekin.
    • EMAKUMEENGANAKO INDARKERIARENGATIK GALDUTAKO URRATSEN KANPAINA Zallako zine-antzokiko atondoa genero-indarkeriaren aurkako emakume- eta gizon-taldeen bozgorailu bihurtu zen. Hala, genero-indarkeria arbuiatzeko mezuak idatzi zituzten. 
    • JAI-EREMUETARAKO KANPAINA: Berdintasunezko jaiak, dibertsitatea errespetatzen dutenak, sustatu behar direnez, Udaleko Berdintasun Sailak kontzientzia sortu nahi du eta ferietako salerosleek musika-errepertorioa hautatzean mezu sexistarik edo homofoborik ez izatea eta gorrotoa ez piztea nahi du. Era berean, harremanen esparruan sentsibilizazio-jarduerak gauzatzen dira eta, horretarako, jai-eremuetan eraso sexistak prebenitu eta arreta emateko protokoloa zabaltzen da.
    • Inklusioaren ildotik, jaietan puntu moreak jarri ziren eta portaera ez-sexistak bultzatzeko, baita erasoaren kasuan nola jardun behar den aditzera emateko ere materialak banatu ziren. Horrez gain, puntu horietan haurrekin prebentzio-lanetan aritu zen, jarrera horiek etorkizunean ez errepikatzeko.
Haurrek eta gazteek pankartetan mezu inklusiboak adierazi zituzten eta, bide batez, irmoki gaitzetsi zuten indarkeria sexista. Jardueratan helduei liburuxkak banatu zitzaizkien eta neska ahaldundu nahiz indartsuen eta mutil adeitsuen mezu positiboak zituzten. Azkenekoak indarkeria sexistaren aurkako borroka aktiboan nahasiak daude eta bakarrik neskei eragindakoa ez dela erakusten dute.