Zerbitzuak‎ > ‎Berdintasuna‎ > ‎

03. Genero-indarkeria

Gaztelania | Euskara
Emakumeen aurkako indarkeria gure gizartean dagoen emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren adierazpenik larrienetako bat da.

Bizitza publikoan zein pribatuan eragindako edozein kalte psikologiko, sexual eta fisiko, mehatxuak, hertsapenak eta askatasun-gabetzea barne, indarkeria-ekintzak dira. Arazo horretaz jabetuta, prebentzioari eta genero-indarkeriaren ikuspegitik gutxiagotasun-egoeran dauden pertsona guztiei laguntzeari zuzendutako hezkuntza- eta prestakuntza-programetan lan egiten dugu. Zure bikotekideak, senide batek edo zurekin bizi den pertsonak iraindu egiten bazaitu, umiliatu egiten bazaitu, jendaurrean ez badizu baimenik ematen, zure askatasuna murrizten badu, zure objekturik maiteenak mespretxatzen baditu, zure korrespondentzia edo mugikorra mugatzen baditu, zure adierazpen askatasuna mugatzen badu, ez bazaitu baloratzen, ez badizu dirua erabiltzen uzten, kontuak eman behar badizkiozu, ez badizu kontsultarik egiten elkarbizitzako erabakiak hartzean, sexu harremanak mantentzera behartzen bazaitu edo bultzatzen, jotzen erretzen edo mehatxatzen bazaitu; orduan, tratu txarren biktima izaten ari zara.
Egoera horietan edozein pertsonak honako baliabide hauek ditu: berehalako eraso baten aurrean, 112 eta Balmasedako ertzain-etxea (946802701).
Lesio fisiko edo psikikoak badituzu, joan zaitez zure osasun-zentrora edo deitu 112 telefonora. Erasoak sexualak izan badira, garrantzitsua da ez garbitzea, arropa ez aldatzea eta ez saiatzea edaten edo jaten erasoa ahoan izan bada; gainera, kasu horretan, hurbilen duzun ospitalera joan behar duzu. Bi aukera daude: hurbilen duzun osasun-zentrora joatea (anbulatorioa/ospitalea) edo, osasun-laguntzarik behar ez baduzu, zure udalerriko gizarte-zerbitzuetara joatea: 946671849 edo 946671850.

Honako telefono hauek ere lagun zaitzakete:
- SATEVI: Etxeko indarkeriaren edo sexu-indarkeriaren biktima diren emakumeei informazioa eta arreta emateko zerbitzu espezializatua: 900840111.
- 016, zure probintziako zerbitzuei jakinarazi eta haiekin harremanetan jartzen zaituzte.


Aholkularitza
Urte osoan zehar aholkularitza-zerbitzu bat ematen da, eta Enkarterriko Mankomunitatean aldez aurretik hitzordua eskatuta sartzen da zerbitzu horretara:
- Hitzordua eskatzeko telefonoa: 946671849
- Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara.
- Aholkularitza Juridikoa: banaketekin, familia-eskubidearekin, dibortzioekin, izatezko bikoteekin, adingabeen zaintzarekin, genero-indarkeriarekin eta abarrekin zerikusia duten gaiak kontsultatu ahal izateko, baita lan-arloko legediaren ikuspegitik aukera-berdintasunarekin, amatasun- eta aitatasun-bajekin eta abarrekin zerikusia duten gai guztiak kontsultatzeko ere.
- Arreta psikologikoko programa familientzat, tratu txarrak eta sexu-jazarpenak daudenerako: tratu txarren eta emakumeen, gizonen eta adingabeen aurkako sexu-erasoen ondorioak aztertzea eta indarkeriazko jokabideak aldatzea du helburu.
- Familientzako aholkularitza psikologikoa: osasunarekin, hezkuntzarekin, gatazken ebazpenarekin eta abarrekin lotutako gaiei buruzko informazioa eta orientazioa emateko.
- Familia- eta sexu-indarkeriaren arloan laguntza psikologikorako eta aholkularitza psikologikorako nahiz erasotzaileentzako Bizkaiko Foru Aldundiaren programa (Zutitu: 944450760).

Beste esteka batzuk:
    • Emakunde (genero-indarkeria): http://www.emakunde.euskadi.eus/indarkeria/-/indarkeria/