Gaztelania | Euskara
Zein da Arangureneko Plan Estrategikoaren helburua?Xedea da Arangurenek azken hamarkadetan bizi izan duen egoera aldatzea eta bizitzeko, lan egiteko eta inbertitzeko erakargarriago egitea. Horretarako, hainbat gauza egingo dira: batetik, trenbide-pasaguneak kenduko dira; bestetik, Aranguren eremua T100eko uholde-arriskua duen eremutik atera nahi da; azkenik, eremua biziberrituko da, enplegua eta etxebizitza- eta merkataritza-eremu berriak sortuz.Zeintzuk dira epeak? Zein izango da egingo den lehen lana?Lehen jarduera ikusgarria Arangurenen bulebar berri bat gauzatzea izango da. Bide bat egingo da San Juan auzoaren eta Eroskiko biribilgunearen artean.Eta ondoren?Biribilgunearen eta Arangurenen arteko lotura berria egin ostean, bi trenbide-lineak bateratzeari ekingo zaio; hartara, gaur egun Arangurenen erditik igarotzen den Bilbao‑Balmaseda linearen ibilbidea kenduko da. Hori horrela, sei trenbide-pasagune kenduko dira. Aldi berean, beste hiru trenbide-pasagune kentzea aurreikusten da eta gainerakoetan itxarote-denborak murriztea.Zer ondorio izango dituzte ekintza horiek?Bilbao-Balmaseda linearen bideak kentzearen ondorioz, geralekua ibilbide berrira egokitu beharko da; hortaz, Autonomia plaza berritxuratuko da eta handiagoa egingo da. Itxura berri horrek egungo plazaren jatorrizko funtsari eutsiko dio.Ekipamendu berriak eraikiko al dira?Bai, aldirietako aparkaleku bat eta hezkuntzaren/osasunaren arloko zerbitzu publikoak eraikiko dira, baita parke handi bat ere Kadagua ibaiaren inguruan. |