Zerbitzuak‎ > ‎Kultura‎ > ‎01. Liburutegia‎ > ‎

04. Jarduerak

Gaztelania | Euskara
Urtean zehar hainbat jarduera egiten dugu, haur eta gazteak irakurtzera animatzeko. Zenbaitetan Udaleko beste sail batzuekin lankidetzan egiten dira jarduera horiek, hala nola, Gazteen Informazio Bulegoarekin, Emakumeen Arloarekin… Liburutegian bertan ematen da jarduera horien berri beti eta batzuetan web orri honetan ere bai. Ipuin-kontaketak ohikoak dira, baina bestelakorik ere egiten da: irakurketa txapelketak, haurrentzako tailerrak, idazleen hitzaldiak, etab.
- Irakurle kluba: Hilaren ostegun batean (gaztelania) eta asteazkenean (euskara), Liburutegiak "Irakurle Kluba" izeneko jarduera antolatzen du. Hilabetero liburu bat aukeratzen da eta ondoren solasaldi bat antolatzen da eleberriaren gainean hitz egiteko. Irakurriko diren hurrengoak zeintzuk diren hemen ikus daiteke, baita orain arte irakurri diren lanen historikoa ere.
- Idazle hasiberrien Lehiaketa "Verónica García-Peña": 2015eko edizioaren liburua irakurgai
- Liburujatun Lehiaketa: Liburutegiak eta Gazte Zentroak irakurketa lehiaketa proposatzen dute dibertsioz beteta eta sariekin. 
- Orri markagailuen Lehiaketa: Liburutegiko orri markagailuaren diseinua egiteko urtero antolatzen den lehiaketa da.
- Ipuin Lehiaketa: Udalerriko ikasleek parte hartzen dute gai libreko ipuinak sortuz eta idatziz.
- Ipuin-kontalariak: Umetekarekin eta Arangunerekin batera antolatzen dira.

Jarduera hauetaz guztiaz informa zaitez Liburutegian: 94 639 08 37 edo liburutegia@zalla.org