Zerbitzuak‎ > ‎Kultura‎ > ‎

03. Umeteka

Gaztelania | Euskara
Zallako haur liburutegia berriz apaintzea
(epea zabalik azaroaren 13ra arte)
Bete hemen inprimakia haur-liburutegiaren aldaketa estetikorako ideiak emateko.
Nahiago baduzu, hemen deskarga dezakezu eta Mimetizen (asteartea, osteguna, ostirala) edo Arangunen (astelehena, asteazkena) entregatu.

Euskadi Plaza, 9. Beheko solairua
607.22.15.97

Ordutegia

Negua: Astelehenetik ostiralera, 16:30etatik 19:00etara
Uda (ekainaren 23tik irailaren 5era): Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara
Abuztuan arratsaldean itxita

Guneak

Umeteka bi gunetan ezberdintzen da:
-0-6 urte bitarteko haurrentzako eta euren gurasoentzako espazioa. Bertan euren adinari zuzendutako liburuak aurkituko dituzte eta irakurri edo margoztu dezakete.
-Sei urte baino gehiago dutenentzat, 6-14 urte bitartekoentzat. Espazio honetan 3 ordenagailu eta 2 tablet daude. Liburuak, filmak, entziklopediak, komikiak... daude. Alde honek irakurtzeko baita etxeko lanak egiteko ere balio du.
[OHAR GARRANTZITSUA: COVID-19 delakoagatik, zerbitzu hau behin-behinean literatura materiala mailegatu eta itzultzera mugatzen da]

Arautegia 0-5 urte

Haurrentzako Liburutegia ez da jolasteko leku bat, 0-6 urte bitarteko umeentzako pentsatutako espazio bat baizik. Horretan gauzak oihukatu gabe esan behar dira eta bere funtzionamendu egokirako arauak errespetatu eta jarraitu behar dira:
- Haurrentzako Liburutegiaren alde hau bereizita egon arren, gainerako erabiltzaileak gogaitzea ekidingo da
- Espazio honetan ezinbestekoa da pertsona nagusi baten presentzia, ume bakoitzeko bat
- Liburuak zaintzea eta errespetatzea beharrezkoa da
- Ezin da Haurrentzako Liburutegian jan
- Ez da egokia haurraren egonaldia luzatzea baldin eta arreta ezin badu mantendu
- Haurrak liburuekiko eta espazioarekiko errespetuzko jarrerarekin ikusi behar du heldua
- Ez da onartzen haurrentzako orgak sartzea espazioa txikia baita. Liburutegiko atarian utzi daitezke eta bertan baliozko gauzak ez uztea gomendatzen da
- Telefono mugikorrak isiltzea eskatzen da
- Liburu bat erabili eta gero, horretarako egokitu den lekuan utzi behar da, inoiz ez apalategietan
- Jarrai ezazue beti Haurrentzako Liburutegiaren arduradunaren gomendioak eta iradokizunak

Arautegia 6-14 urte

- Liburutegian ezin da ozen hitz egin ezta oihukatu ere. Ordena mantentzea beharrezkoa eta ondoko pertsonak gogaitzea ekidingo da
- Liburutegiko material guztia zaindu eta errespetatu behar da (bai altzariak bai liburuak). Horrela jokatzen ez duen pertsonari zigor bat ezarri ahalko zaio
- Ez edan, ez jan eta ez mugitu altzariak bere lekutik
- Liburu bat erabili eta gero, horretarako egokitu den lekuan utzi behar da, inoiz ez apalategietan
- Arauak betetzen ez dituen erabiltzailea irtenarazi egin daiteke aurretiko abisurik jaso gabe
- Jarrera desegokia errepikatzen duen pertsonari karneta kendu ahal zaio eta ondorioz ezingo du Liburutegian sartu
- Liburutegiko arduraduna publikoaren esanetara dago beti, laguntza emango dio behar duenari eta gela isilpean egotea bermatuko du