Zallako Udalak cookieak erabiltzen ditu erabiltzaileak webgunean eta haren azpidomeinuetan (aurrerantzean “webgunea”) nabigatzen duenean. Hartara, Udalaren beraren cookieak edo neurketa- eta jarraipen-zerbitzuetarako kontratatutako hirugarrenenak erabiltzen ditu.

ZER DIRA COOKIEAK ETA ZER FUNTZIO DUTE?

Cookie” izena hartzen dute gure webgunera sartzeko erabiltzen den ekipora (mugikorra, ordenagailu pertsonala, tableta edo Interneterako sarbidea duen telebista, besteak beste) bidali eta bertan gordetzen diren informazio-fitxategi txikiek.

Cookie horiei esker, kalitate hobea eskaintzen dugu; izan ere, erabiltzaileek gure webgunean egiten dituzten nabigazioak konparatzeko, gogoratzeko, kontrolatzeko eta ulertzeko aukera ematen digute. Erabiltzailea identifikatzeko ere erabil daitezke.

Webgune honek erabiltzen dituen cookieek ez dute zure ekipoa kaltetzen. Eskainitako zerbitzuak hobetzeko baino ez dute balio. Horietako batzuk ezinbestekoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan eta beste batzuek errendimendua hobetzeko eta erabiltzailearen esperientzia hobetzeko balio dute.

Cookie delakoen eta haien kudeaketari buruzko informazio gehiago eskuratzeko, irakurri honako hauek:

www.agpd.es (cookieen gida) eta http://www.avpd.euskadi.eus (cookieen gida).

COOKIE MOTAK

Cookieak bidali eta eskuratutako datuak tratatzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen duen erakundearen arabera, honako cookie mota hauek bereiz ditzakegu:

  • Cookie propioak: editoreak berak kudeatzen duen eta erabiltzaileak eskatutako zerbitzua ematen duen ekipamendu edo domeinu batetik erabiltzailearen terminal-ekipamendura igortzen diren cookieak dira.

  • Hirugarrenen cookieak: editoreak kudeatutako ekipamendu batetik bidali ordez, cookieen bitartez eskuratutako datuak tratatzeaz arduratzen den beste erakunde batek kudeatutako ekipamendu edo domeinu batetik erabiltzailearen terminal-ekipamendura igortzen diren cookieak dira.

Honako cookie mota hauek daude terminal-ekipamenduan aktibo igarotzen duten denboraren arabera:

  • Saioko cookieak: erabiltzailea webgune batean dagoen bitartean datuak jaso eta biltegiratzeko diseinatuta dauden cookie mota dira. Normalean, erabiltzaileak behin bakarrik eskatutako zerbitzua emateko (esaterako, erositako produktuen zerrenda) behar den informazioa biltegiratzeko erabiltzen dira.

  • Cookie iraunkorrak: cookie mota honekin, datuak terminalean biltegiratuta geratzen dira. Hala, cookieen arduradunak hark definitutako epealdian atzitu eta tratatu ahal izango ditu datuok. Iraupena minutu batzuetatik hainbat urtera bitartekoa izan daiteke.

Cookieen bitartez eskuratutako datuen xedearen arabera, webguneak honako cookie hauek erabil ditzake:

  • Cookie teknikoak: erabiltzaileari webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea eta bertan dauden aukerez eta zerbitzuez gozatzea ahalbidetzen dioten cookieak dira (besteak beste, datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatzea, saioa identifikatzea eta sarbide mugatuko ataletara sartzea).

  • Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileari bere terminalean definitutako hainbat irizpideren arabera lehenetsitako ezaugarri orokorren bitartez zerbitzura sartzea ahalbidetzen dioten cookieak dira. Horien adibide dira, esaterako, hizkuntza eta nabigatzaile mota.

  • Analisi-cookieak: cookieen arduradunari cookie horiei lotuta dauden webguneetako erabiltzaileei jarraipena egin eta beren jokabidea analizatzea ahalbidetzen dioten cookieak dira. Cookie mota horien bitartez jasotako informazioa webguneetako, aplikazioetako eta plataformetako jarduera neurtzeko erabiltzen da, baita erabiltzaileen nabigazio-profilak sortzeko ere.

  • Publizitate-cookieak: hala badagokio, eskatutako zerbitzua eskaintzen duen webgunean editoreak sartu dituen publizitate-espazioak ahalik eta modu eraginkorrenean kudeatzea ahalbidetzen duten cookieak dira. Hartara, hainbat irizpide baliatzen dira, besteak beste, editatutako edukia eta iragarkien maiztasuna.

  • Jokabidezko publizitate-cookieak: mota horretako cookieek biltegiratu egiten dute erabiltzaileen jokabideari buruzko informazioa. Horretarako, etengabe behatzen dituzte erabiltzaileen nabigazio-ohiturak, eta horri esker, profil espezifiko bat sortu eta haren ezaugarriei egokitutako publizitatea erakusten da.

Zallako Udalak ERABILTZEN DITUEN COOKIE MOTAK

Webgune honek aldi baterako saioko cookieak eta cookie iraunkorrak erabiltzen ditu. Saioko cookieek erabiltzailea webgunean dagoen bitartean biltegiratzen dituzte datuak, eta iraungi egiten dira nabigatzailea ixtean. Ostera, cookie iraunkorrek terminalean gordetzen dituzte datuak, modu horretan saio batean baino gehiagotan atzitu eta erabil daitezen. Bi hilabete eta bi urte bitarteko iraupena izan ohi dute, eta epe hori igarota, iraungi egiten dira. Zallako Udalak erabiltzen dituen cookieak propioak eta hirugarrenenak dira, eta barne hartzen dituzte cookie teknikoak, pertsonalizazio-cookieak eta analisi-cookieak. Zehazki, webgune honek honako cookie hauek erabiltzen ditu:

Zerbitzua

COOKIEAREN IZENA

XEDEA

Cookieak onartzea

  • · cookie_policy_accepted

Cookie honek zure nabigatzailean cookieak gordetzeari buruzko mezuari dagozkion lehentasunak gordetzen ditu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

ZERBITZUA

COOKIEAREN IZENA

XEDEA

Informazio gehiago

Google Analytics

  • _ga

Cookie honek webguneko trafikoari buruzko informazioa ematen digu.

Google Analytics-en pribatutasun-politika



NOLA ADMINISTRATZEN DIRA COOKIEAK NABIGATZAILEAN?

Erabiltzaileak aukera du bere ekipoan instalatutako cookieak baimentzeko, blokeatzeko edo ezabatzeko. Horretarako, dagokion ekipoko nabigatzailean instalatutako aukerak konfiguratu behar dira. Cookieak desaktibatzean, ordura arte eskuragarri zeuden zerbitzu batzuk baliorik gabe gera daitezke.

Cookieak desgaitzeko moduak ezberdinak dira nabigatzaileen arabera, baina normalean Tresnak edo Aukerak menuetatik egin daiteke. Honako esteka honetan aurkituko duzu nabigatzaile nagusietako konfigurazioei buruzko informazioa:

Erabiltzaileek onartuta dituzte beren datu pertsonalak atzitzeko, zuzentzeko, eramateko, ezabatzeko, mugatzeko eta aurkaratzeko eskubideak, eta beraz, horiek guztiak erabil ditzakete. Horrez gain, ahaztua izateko eskubidea ere erabili ahal izango dute. Horretarako, idatzi bat igorri beharko da helbide honetara: Kosme Bibanko kalea 2 – 48860 Zalla, Bizkaia (datuak babesteko ordezkariaren saila). Bestela, mezu elektroniko bat igorri daiteke honako helbide elektroniko honetara: dpd-dbo@zalla.eus. Gainera, gure datuak babesteko ordezkariarekin jar zaitezke harremanetan helbide elektroniko horretan, datu pertsonalei buruzko edozein alderdiri buruzko zalantzak argitzeko.

Uste baduzu zure datuen tratamendua ez datorrela bat indarreko legediarekin, erreklamazio bat aurkez diezaiokezu kontrol-agintaritzari, www.agpd.es edo http://www.avpd.euskadi.eus. helbideetan.