LEGE-OHARRA

Zallako Udalak, bere webgunearen bidez, Enkarterriko Zalla udalerriari buruzko interes orokorreko informazioa ematen du, eta, nagusiki, udal-antolamenduarekin lotutako informazioa eta kudeaketak egiteko aukera. Emandako informazioa indarrean dago argitaratzen den unean.

Webgune hau ZALLAKO UDALAREN jabetzakoa da (IFK: P4810900C; helbidea: Kosme Bibanko kalea 2 – 48860 Zalla, Bizkaia).

Webgune hau Espainian aplikatzekoa den araudiaren menpe dago erabat, eta horren menpe egongo dira webgunea erabiltzen duten pertsona nazionalak zein atzerritarrak.

Zallako Udalak ahalegina egiten du webgunean dagoen informazioa zehatza eta zuzena izan dadin, eta ahalik eta azkarren egokitzen du, akatsak saihesteko eta, halakorik egotekotan, hauteman bezain pronto zuzentzeko. Dena den, Zallako Udalak ezin du bermatu akatsik ez dagoenik, ezta informazioaren edukia etengabe eguneratuta egongo denik ere.

Azaroaren 6ko 1671/2009 Errege Dekretuaren (zati batean garatzen duena ekainaren 22ko 11/2007 Legea, herritarrek zerbitzu publikoetan sarbide elektronikoa izateari buruzkoa) 3.2 artikulua betetze aldera, egoitza elektroniko hau sortu zen ren bidez.

ERABILTZAILEAK doan sar daitezke gure webgunera. Horretarako, sartzeko unean indarrean dauden ERABILERA-BALDINTZA OROKORRAK irakurri eta osorik, berariaz eta salbuespenik gabe onartu behar dituzte. Mesedez, irakurri baldintzak arretaz. Gure ataria eta bertako edukiak edo zerbitzuak erabiltzen dituen unean, ERABILTZEAK berariaz onartzen eta aintzat hartzen ditu ataria erabiltzeko baldintza orokorrak. Erabiltzailea erabilera-baldintzekin ados egon ezean, ez du atari hau erabili eta honen bidez eragiketarik egin behar.

Edozein unetan alda dezakegu gure webgunearen eta bertako zerbitzu eta edukien itxura eta konfigurazioa, baita zerbitzuak areagotu edo murriztu eta webgunea saretik kendu ere; hori guztia aldebakarreko erabaki bidez eta aldez aurretik abisatu gabe.

Edozein kontsulta edo informazio-eskaerari erantzunez emandako informazioa orientagarria da, eta ez da inola ere loteslea izango da administrazio-prozedurak ebazteko. Administrazio-prozedurek hertsiki bete behar dituzte aplikatzekoak zaizkien lege-arauak edo erregelamenduak.

JABETZA INTELEKTUALA

Eduki, testu, irudi, marka eta iturburu-kode guztiak gure jabetzakoak dira, edo ustiapen-eskubideak eskuratu dituztenen jabetzakoak, eta jabetza intelektual eta industrialeko eskubideen babespean daude.

Erabiltzaileak horien erabilera pribatua baino ezin du egin, irabazi asmorik gabea, eta berariazko baimena beharko du elementu horiek aldatzeko, erreproduzitzeko, ustiatzeko, banatzeko edo horien titularrari dagokion edozein eskubide baliatzeko.

SARTZEKO BALDINTZAK

Gure webgunerako sarbidea doakoa da, eta ez da aldez aurretik harpidetu edo erregistratu behar, herritarrak (aurrerantzean, ERABILTZAILEA) erregistratzea eskatzen duten izapide jakin batzuk egiteko ez bada.

ERABILTZAILEAK datu pertsonalak bidaltzen baditu, horrek esan nahi du berariaz eta zalantzarik gabe onartzen duela gure pribatutasun-politika.

Gure webgunera sartzean, erabiltzaileak fede onez jokatu behar du eta ordena publikoko arauak, erabilera-baldintza orokor hauek eta lurralde nazionalean aplikatzekoa den beste edozein araudi errespetatu. Gure webgunerako sarbidea erabiltzailearen erantzukizunaren menpe dago soil-soilik, eta erabiltzeak bere gain hartuko du hirugarrenei edo geuri sortutako kalte eta galeren ardura.

Urriaren 1eko 40/2015 Legearen (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena) 38.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, Zallako Udala izango da webgunearen bidez eskura daitekeen informazioaren eta zerbitzuen osotasunaren, egiazkotasunaren eta gaurkotasunaren erantzulea. Dena den, 40/2015 Legea zati batean garatzen duen Errege Dekretuaren 7.1 artikuluaren arabera, eta kontuan hartuta ezinezkoa dela gure webgunean jartzen ditugun esteken bidez ikus daitezkeen beste webgune batzuetako informazioa, edukiak eta zerbitzuak kontrolatzea, jakinarazten dizugu salbuetsita gaudela erabiltzaileak Zallako Udalaren menpe ez dauden webgune horiek erabiltzeak ekar ditzakeen kalte eta galeren gaineko edozein erantzukizunetik.