ESPARRU OROKORRA

Atal honetan, webgune honetara sartzeko eta berau erabiltzeko baldintzei buruzko informazioa dago jasota. Erabiltzaileak ezagutu egin behar ditu baldintza horiek. Horrez gain, https://www.zallalan.eus/ webguneari buruzko informazio orokorra ematen du, 34/2002 Legean (Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa) ezarritakoa betetze aldera.

Datu guztien erabilera-baldintzez gain, zeinak Zallako Udalak eman baititu, Estatuko azaroaren 16ko 37/2007 Legean (Sektore Publikoko Informazioa Berrerabiltzeari buruzkoa) ezarritakoa du oinarri.

Lege horri jarraikiz, kontzeptu hauek argitu behar ditugu:

  • Berrerabiltzea: pertsona fisiko edo juridikoek Zallako Udalaren jabetzakoak edo, bidezkoa denean, udal-sektore publikoaren barruko beste erakunde batzuen jabetzakoak diren dokumentuak erabiltzea, helburu komertzial edo ez-komertzialekin, betiere erabilera hori ez bada administrazio-jarduera publiko bat.

  • Dokumentua: edozein informazio, horren euskarria (materiala edo elektronikoa) edo erabilitako adierazpidea (grafikoa, soinu bidezkoa edo irudi bidezkoa) edozein dela ere.

  • Agente berrerabiltzailea: sektore publikoko informazioa helburu komertzial edo ez-komertzialekin berrerabiltzen duen pertsona fisiko edo juridiko oro.

WEBGUNE HONETARA SARTZEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

Webgunerako sarbidea, edukiak eta informazioa. Erabiltzaileek dute webgune honetarako sarbidearen erantzukizun osoa, eta, sartuz gero, ezagutu eta onartu egiten dituzte bertan dauden lege-oharrak eta erabilera-baldintzak. Zallako Udalak eskubidea izango du edozein unetan egokitzat eta beharrezkotzat jotzen dituen aldaketak egiteko webgunean, aldez aurretik abisatu behar izan gabe.

JABETZA INTELEKTUAL ETA INDUSTRIALEKO ESKUBIDE OROKORRA

Erabiltzaileak errespetatu egin beharko ditu Zallako Udalaren eta beste edozein hirugarrenen jabetza industrialeko eskubideak. Webgunera sartzeak edo hori erabiltzeak ez du inolako eskubiderik ematen bertan erabiltzen diren markak, izen komertzialak edo beste edozein bereizgarri erabiltzeko.

Erabiltzaileak webgunea bere terminalean deskarga dezake, betiere erabilera pribaturako bada eta helburu komertzialik ez badu. Horrenbestez, ezin izango du webguneko edukia helburu publiko edo komertzialekin ustiatu, erreproduzitu, banatu, aldatu, zabaldu, laga, eraldatu edo erabili.

Gainera, edukiak Zallako Udalaren jabetza intelektualekoak dira, eta, lege-ohar honetan ezarritakoari jarraikiz, ezin da ulertu Udalak erabiltzaileari lagatzen dizkionik eduki horiek ustiatzeko eskubideak edo horiekin lotutako beste edozein eskubide, webgunea erabiltzeko behar-beharrezkoak direnetatik harago.

DATUAK BERRERABILTZEAN APLIKATZEKOA DEN LIZENTZIA

Zallako Udalaren titulartasuneko atari honetan dauden datuak eta zerbitzuak erabiltzean, onartu egiten dira erabilera-baldintza hauek. Nolanahi ere, baldintza hauek onartzeak ez du esan nahi erabiltzeari bertako datuen egile-eskubideak edo jabetza intelektualeko eskubideak ematen zaizkionik.

Horrez gain, Estatuko azaroaren 16ko 37/2007 Legearen (Sektore Publikoko Informazioa Berrerabiltzeari buruzkoa) 7. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Zallako Udalak eskubidea izango du zenbait datu beste berrerabilera-baldintza espezifiko batzuekin argitaratzeko (esaterako, kontraprestazio ekonomikoak ordaintzeko aukera, datu multzoak biltzeari, ekoizteari, erreproduzitzeari eta zabaltzeari lotutako kostuak estaltzeko).

Bestetik, kontuan izan behar da datu edo informazio mota jakin batzuk araudi berezi edo espezifikoen menpe daudela, hala nola informazio geografikoa edo urbanistikoa.

Agente berrerabiltzaileak edo Zallako Udalak argitaratutako informazioan edozein aldaketa edo eraldaketa egiten duen edozein erabiltzailek horren berri eman behar du informazioa banatzeko unean. Horrez gain, datuen erabilerarekin lotutako edo hortik sortutako proiektu guztien berri eman beharko dio Zallako Udalari, jendaurrean jar ditzan, sektore publikoko informazioa berrerabiltzeko politikak sustatzeko.

Era berean, Zallako Udalak aukera izango du berrerabilitako informazioa baliatuz sortu dituen produktu edo zerbitzuei buruzko datu estatistikoak eskatzeko erabiltzeari, berrerabilitako informazioaren benetako erabilera ezagutzeko eta eskuragarri dauden datuen katalogoa hobetzeko.

WEBGUNEA ETA BERTAKO EDUKIAK ONDO ERABILTZEKO BETEBEHARRA

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgunea eta horrek ekartzen dizkion onurak erabiltzean legea, lege-ohar hau eta ematen zaizkion jarraibide eta abisuak betetzeko.


Webgunea eta bertako eduki guztiak helburu legal eta baimenduetarako erabili beharko ditu erabiltzaileak, indarreko legedia hautsi gabe eta/edo Zallako Udalaren legezko eskubideak urratu gabe.

Hain zuzen, erabiltzaileak hitzematen du (modu adierazgarrian eta guztiz zehaztu gabe) ez duela transmitituko, zabalduko edo hirugarrenen esku jarriko baldintza hauek betetzen dituen informazio, datu, eduki, mezu, grafiko, marrazki, soinu- eta/edo irudi-artxibo, argazki, grabazio, software eta, oro har, inolako materialik:

  • Konstituzioak, nazioarteko itunak eta gainerako legeak ezartzen dituzten oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak kaltetzea, gutxiestea edo erasotzea.

  • Delituzkoak, iraingarriak, difamaziozkoak, belzgarriak, biolentoak edo, oro har, legearen, moralaren eta orokorrean onartutako ohituren edo ordena publikoaren kontrakoak diren jarduketak eragitea, bultzatzea edo sustatzea.

  • Sexuagatik, arrazagatik, erlijioagatik, sinesmenengatik, adinagatik edo norberaren egoeragatik sortutako diskriminaziozko jarduketak, jarrerak edo pentsamenduak eragitea, bultzatzea edo sustatzea.

  • Delituzkoak, biolentoak, iraingarriak, kaltegarriak, umilgarriak edo, oro har, legearen, moralaren eta orokorrean onartutako ohituren edo ordena publikoaren kontrakoak diren produktu, elementu, mezu eta/edo zerbitzuak barne hartzea, eskaintzea edo horietarako sarbidea ematea.

  • Faltsua, anbiguoa, zehaztugabea, esajeratua edo garaiz kanpokoa izatea, materialaren helburuaren edo komunikatzailearen asmoen inguruko uste okerrak sorraraziz.

  • Hirugarren batenak izatea eta jabetza intelektualaren edo industrialaren edozein eskubidek babestuta egotea, eta erabiltzaileak ez izatea titularraren aldez aurreko baimenik erabilera hori egiteko.

  • Hirugarrenen enpresa-sekretuak urratzea.

  • Ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako edo pertsonen irudirako eskubidearen kontrakoa izatea.

  • Zallako Udalaren edo hirugarrenen sinesgarritasuna murriztea.

  • Jakinarazpenen sekretuari buruzko araudia haustea.

  • Publizitate bidegabea, engainatzailea edo desleiala egiteko eta, oro har, lehia desleiala egiteko balio izatea.

  • Zallako Udalaren edo hirugarrenen sarearen, sistemaren edo ekipo informatikoen (hardwarea eta softwarea) funtzionamendu normala kaltetzen edo eragozten duten, edo ekipo informatiko horietan biltegiratutako dokumentu elektronikoak eta artxiboak kaltetu ditzaketen birusak edo beste elementu fisiko nahiz elektroniko batzuk edukitzea.

  • Bere ezaugarriengatik (formatua, luzapena, etab.), zerbitzuak normal funtzionatzeko zailtasunak eragitea.


ZERBITZUAREN IRAUPENA

Zallako Udalak ez du bermatzen webgunearen funtzionamenduaren erabilgarritasuna eta jarraitutasuna. Ahal denean, Zallako Udalak aldez aurretik ohartaraziko du webgunearen funtzionamenduan egongo diren etenaldiei buruz. Zallako Udalak ez du bermatzen, halaber, webgunea jarduera zehatz baterako erabili ahal izango denik, ezta hutsik egingo ez duenik ere.

Zallako Udalaren webgunerako sarbidearen iraupena mugagabea da. Dena den, Zallako Udalak eskubidea izango du sarbidea ukatzeko, aldez aurretik abisatu gabe, bere ustez webgunearen erabilera-arauak urratzen dituzten erabiltzaileei, eta egokitzat jotzen dituen lege-neurriak hartu ahal izango ditu. Horrez gain, eskubidea izango du webguneko atal batzuetarako sarbidea mugatzeko publiko orokorrari, erabiltzaile edo erabiltzaile talde jakin batzuei bakarrik emanez atal horietara sartzeko aukera. Horretarako, sartzeko pasahitz bat emango die, eta beren gain izango dute pasahitz horren erantzukizuna.

ERANTZUKIZUNIK EZA

Zallako Udalak ahal duen guztia egiten du akatsik egon ez dadin bere webguneko edukietan, baina ez du bermatzen akatsik egongo ez denik eta ez du akats horien erantzukizunik hartzen bere gain.

Zallako Udalak ez du erantzukizunik izango hauekin lotutako kalte eta galerei dagokienez:

  • Webgunearen funtzionamenduaren etenaldia edo erabiltzeko aukerarik eza.

  • Erabiltzaileak webgunea erabiltzean duen pribatutasuna eta segurtasuna, eta/edo baimenik gabeko hirugarrenen sarbidea.

  • Sistema informatikoetan eragin negatiboa izan dezaketen elementuen balizko transmisioa.

  • Webguneko edukien zehaztasuna, zorroztasuna eta gaurkotasuna.

ERABILTZAILEAREN EDO AGENTE BERRERABILTZAILEAREN ERANTZUKIZUNA

Erabiltzaileak edo agente berrerabiltzaileak bete egin behar du azaroaren 16ko 37/2007 Legea (Sektore Publikoko Informazioa Berrerabiltzeari buruzkoa), bereziki horren zehapen-araubidea, baita informazioaren erabilerari eragiten dioten gainerako arau guztiak ere; besteak beste, honako hauek: 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 ERREGELAMENDUA (EB), EUROPAKO PARLAMENTUARENA ETA KONTSEILUARENA, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena eta 95/46/EE Zuzentaraua (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra) indargabetzen duena; 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa; eta 1/1996 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 12koa, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.

Zallako Udalak edo bere menpeko organismo, erakunde, enpresa edo agente batek lege-ekintzak edo zehapen ekonomikoak jasotzen baditu, dokumentu honetan azaldutako erabilera-baldintzak edo datuak argitaratzeko lizentziaren baldintzak hautsi dituelako, erabiltzaileak edo agente berrerabiltzaileak bere gain hartu beharko du sortzen diren gastu guztien (prozesalak barne), zehapenen edo kalte-ordainen ardura, Zallako Udalaren aurrean edo bere menpeko organismo, erakunde, enpresa edo agenteen aurrean, eta horiek ez dute inolako erantzukizunik izango.

Horrenbestez, erabiltzaileak edo agente berrerabiltzaileak onartzen du Zallako Udala eta bere menpeko organismo, erakunde, enpresa eta agente guztiak salbuetsita daudela erabilera-baldintza hauek hausteagatik edo informazioa erabili, erreproduzitu, aldatu edo banatzeagatik sor daitezkeen erreklamazioen ondoriozko erantzukizun guztietatik, eta gertakari horiengatik dagokien kalte-ordaina emango diela.

Azkenik, Zallako Udalak eskubidea izango du bere interesak zaintzeko egokitzat jotzen dituen lege-neurriak hartzeko, alde batera utzi gabe erabiltzaileren erantzukizuna eta kalteak ordaintzeko betebeharra.

COOKIEEN ERABILERA

Zallako Udalak cookieak erabil ditzake bere webguneko nabigazioa errazteko eta erabiltzailearen lehentasunen berri izateko, hura ezagutzea ahalbidetuz. Dena den, erabiltzaileak bere ekipoa konfiguratu ahal izango du, jasotzen dituen cookieak onartzeko edo ez onartzeko. Cookie-politika

DATU PERTSONALEN BABESA

Zallako Udalak bete egin beharko du datu pertsonalen babesaren arloan indarrean dagoen legedia, pribatutasun-politikan (esteka) ezarritakoarekin bat etorriz.