Aurrekontuak 2019

Castellano | Euskera


Hasierako egoera
Ez da erraza aurrekontuak idatzi eta onartzea, ez baitago ez idazkaririk eta ez kontu-hartzailerik. Hori dela eta, eskerrak eman nahi dizkiogu udal‐plantillari hutsune hori betetzeko egiten ari den esfortzuagatik. Halaber, eskerrak eman nahi 
dizkiegu Elorrioko idazkariari eta alkateari eta Karrantzako alkateari eta kontu-hartzaileari aurrez aurre ematen ari diren laguntzagatik, hilean behin bada ere, legeak ezartzen dituen gutxiengoak betetzeko.
Zailtasunak alde batera utzita, erantzukizunezko ekintza da une honetan aurrekontuak aurkeztea eta 2018koak ez luzatzea, honako arrazoi hauengatik:
  • "Egoitza salbatzea". Oso egoera larrian dago. Beharrezkoa da egoitzak 2018ko gastuei aurre egiteko behar duen laguntza ekonomikoa estaliko duten aurrekontuak onartzea, eta Mankomunitatearen eta Aldundiaren artean neurriak hartzea egoera larriari irtenbidea emateko.
  • Inbertsio berriak. Zallak 2019an behar dituen obrak aurrekontuen babesarekin soilik egin daitezke.

Aurrekontuen ardatzak
Helburu horiek kontuan hartuta, gobernu-taldearen aurrekontu-proposamena honako hiru ardatzetan oinarritzen da:
  • Zergak eta tasak izoztea
  • 2018ko aurrekontuei jarraipena ematea funtsezko bi esparrutan: politika sozialak eta enpleguaren eta ekonomiaren sustapena
  • Inbertsioak:
o   2019an amaitzea 2018an hasitakoak:
- San Pedroko bidegorria. Obra horrek oinezkoen eta bizikleten segurtasuna hobetuko du, baita uraren kanalizazioak eta kanalizazio elektrikoak urte hauetan eragin dituen arazoak konpondu ere.
- Ibarrako bidegorria. Bidegorriaren eta errepidearen arteko bidegurutzeko eta bidegorriaren eta “baratzeen bidearen” arteko loturako segurtasuna hobetzea.
- Skate park-a.
- Arangurengo Autonomia plaza berritzea.
- Futbol-zelaia berritzea eta kanpoko igerilekuan lorategi berria egokitzea.
o   2019an obra berriak egitea:
- Hobekuntzak egitea Arangurengo Autonomia plazaren inguruko kaleetan.
- Euskadi plazako urbanizazioa, estalki berriaren eraikuntza barne.
- El Baular-Eroski bidegorria, gune horretako oinezkoen eta bizikleten zirkulazioa hobetzeko eta Arangurengo bidegorriarekin lotzeko.
- Eskola-tailerraren eraikina berritzea udaletxeko lorategietan, zerbitzu sozialak emateko.
- La Herrerako Mella ondare historikoari balioa ematea.
- Udal-hilerria berritzea, aparkalekua zabalduz, trafikoaren sarrera eta irteera ordenatuz eta "oroimenen basoa" prestatuz.
- Ligeti urbanizazioa, espazio egokiago bat prestatuz eta oinezkoentzako guneak ibilgailuen aparkaleku- eta zirkulazio-gunetik bananduz.

Herritarren partaidetza

Abenduaren 9ra, proposamenak egin daitezke:

  • Email bat bidaliz: presupuestos@zalla.org
  • Herritarren Arreta Zerbitzuaren bitartez (HAZ): Udaletxeko beheko solairura hurbilduz, Zallatik 010 telefono zenbakira edo 94.639.00.01era deituz, edo haz@zalla.eus helbide elektronikora email bat bidaliz.