Zallako Udalak zure informazio pertsonala babesteko eta bidegabeki erabiliko ez dela bermatzeko konpromisoa hartzen du.


Zure informazio pertsonala eman eta gure webgunea erabiltzen baduzu, ziurtzat jotzen dugu datu pertsonalei buruzko informazioaren gaineko baldintza guztiak irakurri eta ulertu dituzula. Zallako Udalak konpromisoa hartzen du Espainian nahiz Europan indarrean dagoen datu pertsonalei buruzko legedia betetzeko, zure datuak legearen arabera, leialtasunez eta gardentasunez tratatzeko helburuarekin.


Konfidentzialtasuna eta segurtasuna ezinbesteko balioak dira Zallako Udalarentzat; horrenbestez, erabiltzailearen pribatutasuna une oro bermatzeko eta beharrezkoa ez den daturik ez jasotzeko konpromisoa hartzen dugu. Horren harira, zure datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko asmoz, jakinarazten dizugu zuk emandako datu pertsonalak aldatzea, galtzea edo baimenik gabe tratatu edo atzitzea saihesteko beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolakuntzazkoak hartu ditugula.

Zure informazio pertsonala babesteko konpromisoa hartzen dugu. Zure informazio pertsonala eta pribatutasuna babesteko xedearekin, neurri tekniko eta antolakuntzazko egokiak hartu eta aldizka berrikusten ditugu. Zure informazio pertsonala kontrol-segurtasunen konbinaketa baten bitartez babesten dugu; zehazki, kontrol fisikoak eta kontrol informatiko edo logikoak erabiltzen ditugu, baita zure informazio eta datu pertsonalak prozesatzeko, administratzeko eta kudeatzeko modua mugatu eta administratzen duten kontrolak ere. Horrez gain, bermatu egiten dugu gure langileek zure informazio pertsonala babesteko beharrezkoak diren ezagutzak eta gaitasunak dituztela. Gure prozedurei jarraiki, zure informazio pertsonala zurekin partekatu baino lehen, nortasun-agiria eska diezazukegu.


Bestalde, jakinarazi egiten dizugu erabiltzaileek onartuta dituztela beren datu pertsonalak atzitzeko, zuzentzeko, eramateko, ezabatzeko, mugatzeko eta aurkaratzeko eskubideak, eta beraz, horiek guztiak erabil ditzaketela. Horrez gain, ahaztua izateko eskubidea ere erabili ahal izango dute. Horretarako, idatzi bat bidali beharko da helbide honetara: Kosme Bibanko kalea 2 – 48860 Zalla, Bizkaia (datuak babesteko ordezkariaren saila). Bestela, mezu elektroniko bat igorri daiteke honako helbide elektroniko honetara: dpd-dbo@zalla.eus. Gainera, gure datuak babesteko ordezkariarekin jar zaitezke harremanetan helbide elektroniko horretan, datu pertsonalei buruzko edozein alderdiri buruzko zalantzak argitzeko.

Uste baduzu zure datuen tratamendua ez datorrela bat indarreko legediarekin, erreklamazio bat aurkez diezaiokezu kontrol-agintaritzari, www.agpd.es edo http://www.avpd.euskadi.eus helbideetan.

Datu pertsonal horiek eguneratzeari dagokionez, garrantzitsua da azpimarratzea datu horiek eguneratuta izan ditzagun, datuen aldaketa oro jakinarazi behar diguzula. Bestela, ez dugu datu horien egiazkotasuna bermatuko.

Halaber, ez dugu pribatutasun-politika gure gain hartuko hirugarrenei gure webgunean eskuragarri dauden esteken bitartez eman diezazkiezun datu pertsonalei dagokienez.

Pribatutasun-politika hau aldatu egin daiteke gure webgunean edo datu pertsonalei buruzko legedian edo jurisprudentzian dauden aldaketetara egokitzeko. Horrenbestez, ezinbestekoa da pribatutasun-politika webgune honen bitartez zure datuak ematen dizkiguzun bakoitzean irakurtzea.

ERANTZUKIZUNAK

Webgune hau erabiltzaileen eskura jartzean, kalitatezko zerbitzu bat eskaini nahi dugu, eta horretarako arreta handia jartzen dugu zerbitzuaren prestazioetan eta bitarteko teknologikoetan. Alabaina, ez dugu birusen eta modu batera edo bestera erabiltzailearen sistema kaltetu dezaketen beste elementu batzuen presentziaren gaineko ardurarik hartuko.

ERABILTZAILEAK debekatuta du gure sistema informatikoei funtzionamendu-gainkarga eragin diezaieketen edozein ekintza egitea gure atarian, baita birusak sartzea eta gure webgunearen ohiko funtzionamendua asaldatu edo, azken finean, gure sistema informatikoak kaltetu ditzaketen robotak edo softwareak instalatzea ere.

ERABILTZAILEAK bere gain hartzen du gure webgunea erabiltzetik eratorritako erantzukizun oro.

ERABILTZAILEAK aitortu egiten du gure ataria erabiltzeko baldintza guztiak irakurri dituela eta nahikoa direla onespena eman edo ez erabakitzean okerrik ez izateko. Horrenbestez, oso-osorik eta berariaz onartzen ditu.

Datuen babesari buruzko informazio honetan aldaketak egitea

Berrikusi eta eguneratu egingo dugu datuen babesari buruzko informazio hau indarreko legedian edo zure informazio pertsonala tratatzeko prozeduretakoren batean aldaketak daudenean. Aldaketa egiten ditugunean, azken eguneratzearen data eta edukia adieraziko ditugu.

Datuen babesari buruzko informazio hau 2019ko maiatzean berrikusi eta eguneratu zen azken aldiz.